Ekonomia -

INFLAZIOA

Elikagaien prezioak % 15,5 igo dira EAEn eta % 16,1 Nafarroan, otsailean

Urtarriletik otsailera elikagaien prezioak % 1,5 eta % 1 garestitu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Espainiako Estatuan, elikagaien prezioak % 16,6 igo dira urte arteko tasan.

Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB MEDIA
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB MEDIA
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB MEDIA

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost hilabetez behera egin ostean, urte arteko KPIak berriro ere gora egin zuen urtarrilean eta joera hori berretsi da otsailean. Urte arteko inflazioa % 5,8ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 6,3ra jaitsi da Nafarroan, otsailean, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.

Urtarrilean, urte arteko tasa % 5,6koa izan zen Euskadin eta % 6,4koa, Nafarroan. Hortaz, urte arteko tasari dagokionez, bi hamarren igo da EAEn eta hamarren bat jaitsi, Nafarroan.

Azken hilabetean, ostera, urtarriletik otsailera, prezioak puntu bat garestitu dira Euskadin eta zortzi hamarren, Nafarroan.

Inflazioaren igoera elikagaien garestitzeak eragin du, batez ere, izan ere, elikagaien prezioak % 15,5 igo dira EAEn eta % 16,1 Nafarroan, otsailean, urte arteko tasan.

Urtarriletik otsailera elikagaien prezioak % 1,5 eta % 1 garestitu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Urte arteko KPIa % 6ra igo da otsailean eta elikagaien prezioak % 16,6 garestitu dira Espainiako Estatuan

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 6raino igo da otsailean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta. Urtarrilean urte arteko tasa % 5,9koa izan zen eta, beraz, hamarren bat egin du gora. Azken hilabetean, KPI orokorra % 0,9 hazi da Espainiako Estatuan.

Elektrizitatearen eta elikagaien garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera. Espainiako Estatuan, elikagaien prezioak % 16,6 igo dira urte arteko tasan. 

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 7,6raino igo da otsailean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. 1986tik izan den altuena da.

Espainiako

2022ko otsailetik aurtengo otsailera gehien garestitu diren elikagaiak hauek dira: azukrea (% 52,6); gurina (% 39,1); saltsak eta ongarriak (% 33,8); oliba olioa (% 33,5); esne osoa (% 33,2); olioak eta koipeak (% 32,9), arrautzak (% 28); lekaleak eta barazkiak (% 23,6); zerealak (% 23,2); esnekiak (% 21,4) eta patatak (% 21,2) daude.

Inflazioak erosahalmen galeran duen eragina nabarmena da, eta Adecco taldeak egindako txosten baten arabera, EAE eta Nafarroa daude erosahalmen gehien galdu duten erkidegoen artean, nahiz eta Estatuko soldata altuenetakoak izan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa EAE Espainia albisteak KPI albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kontsumoa