Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Finantza krisia, ekaitz politikoa Frantzian eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Finantza krisia: Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen atzoko erabakiari merkatuek emango dioten erantzuna gaur ikusiko da. Interes tasak puntu erdi igo zituen atzo Lagardek zuzentzen duen erakundeak, % 3,5eraino.
- Ekaitz politikoa Frantzian: Ekaitz politikoa du parez pare Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak, Asanblea Nazionalak dekretu bidez eta bozketarik gabe pentsioen erreforma onartu ostean. Oposizioak zentsura mozioak iragarri ditu, eta sindikatuek, mobilizazio gehiago.
- Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan oposizioaren galderei erantzun beharko die. Besteak beste, Etika Batzordeak Jaurlaritzako bost goi kargudun ohiri buruz hartutako erabakia, eta Galizia, Asturias eta Kantabriarekin "makroeskualde atlantiko bat" osatzeko lehendakariak asteon egindako proposamena izango dituzte mahai gainean.