Ekonomia -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Frantziako pentsioen erreformaren aurrean mobilizazio sozialak izan duen "arrakasta" nabarmendu du Lakuntzak

Espainiako pentsioen erreformari dagokionez, ELAko idazkari nagusiak esan du batetik murrizketak daudela eta bestetik 2011koak betikotzen dituela.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia "Faktoria" saioan. Argazkia: Euskadi Irratia
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia "Faktoria" saioan. Argazkia: Euskadi Irratia
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia "Faktoria" saioan. Argazkia: Euskadi Irratia

play icon 29:47

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron presidentea buru duen Frantziako Gobernuak bere kontrako bi zentsura mozio ozta-ozta gainditu eta biharamunean, pentsioen erreformaren aurka Frantzian izandako mobilizazio sozialaren "arrakasta" nabarmendu du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak. "Begi bistan da sindikatuen indarra eta konpromisoa pentsio horien defentsan eta, hein handi batean, Frantziako gizartea kalera atera da eta horrek baldintzatu du dena", gehitu du.

Espainiako Estatuari dagokionez, PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernuak UGT eta CCOO sindikatuekin adostu du pentsioen erreforma Europar Batasunaren babesarekin. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Lakuntzak esan du ezkerrak ezin duela adostutakoa onartu. "Naturaltasun osoz aurreko urtetan egondako erreformak betikotzen dira: Ezkerrak onartu behar al du 67 urteko jubilazioa betirako dela? Ontzat eman behar al du pentsioen kalkulua egiteko 25 urte direla eta ez 15?, azaldu du. 

Lakuntzak onartu du inbestidurako bazkideak saiatu direla pentsioen erreformaren ondorioak leuntzen, baina ez dela nahikoa. Esaterako, pentsio txikienentzat onartutako igoerak oso eskasak direla uste du ELAko idazkari nagusiak eta, zenbait kasutan hamar eurokoak, eta ez direla iritsiko gutxieneko soldatarekin parekatzera.

Aldaketa demografikoak eragindako erronkaren aurrean, pentsioak, zerga bidez finantziatzea proposatu du, beste behin, Lakuntzak. Dirua badagoela dio enpresa handiak inoizko etekin handienak lortzen ari direla argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskadi Irratia Euskal sindikatuak Pentsioei buruzko albisteak