Ekonomia -

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

KPIa % 3,3raino jaitsi da martxoan eta azpiko inflazioa % 7,5ean kokatu da

Espainiako Estatuan urte arteko tasa otsailean baino 2,7 puntu txikiagoa izan da martxoan. Halaber, otsailetik martxora prezioak lau hamarren garestitu dira.

Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB MEDIA
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB MEDIA
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB MEDIA

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 3,3raino jaitsi da martxoan, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuaren arabera. Otsailean urte arteko inflazioa % 6koa izan zen, beraz, martxoan baino 2,7 puntu txikiagoa.

Urte arteko datua 2021eko abuztutik izan den baxuena da energiaren prezioak izan duen beheranzko bilakaeragatik. Izan ere, iazko otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu ondotik energiaren prezioak (argindarra eta erregaiak) izugarrizko gorakada izan zuen, eta inflazioa % 9,8ra igo zen.

Urte arteko datuak nabarmen behera egin badu ere, prezioek gora egiten jarraitzen dute oraindik.

Azken hilabeteko bilakaera kontuan hartuta (otsailetik martxora), prezioak lau hamarren garestitu dira.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, hamarren bat jaitsi da martxoan, % 7,5raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Hala ere, 4,2 puntuko aldea du KPI orokorrarekin alderatuta. Otsailetik martxora, berriz, igoera 0,7 puntukoa izan da.

Martxoko datu aurreratua datorren hilaren erdialdean baieztatu beharko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak KPI berriak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Kontsumoari buruzko albisteak