Ekonomia -
Nazioarteko kontratuak
CAFek 370 milioi euroko kontratuak lortu ditu Indian eta Brasilen
Beasaingo enpresak nazioarte mailako beste bi kontratu sinatu berri ditu: brasildarrei tranbia bat salduko die, eta indiarrei, berriz, metro bat.
Erredakzioa
CAF enpresa euskaldunak nazioarte mailako beste bi kontratu lortu ditu: 216 milioi euroren truke, tranbia bat egingo du Brasilen, eta 110 milioi euroen truke, metro bat egingo du Indian.
Brasilgo itunari dagokionez, CAF CR Almeida eta Santa Barbara enpresa brasildarrekin arituko da elkarlanean. CAFek Cuibako hirirako tranbiaren zazpi modulo salduko dizkio, Beasaingo enpresak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Indiako kasuan, Kalkutako metrorako 84 ibilgailu egingo ditu CAFek, guztira, 14 trena eraikitzeko. Gainera, beste 21 ibilgailu osagarri eraikitzeko aukera dago.