Ekonomia -

PENTSIOAK

11. greba eguna Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, sindikatuen eta Gobernuaren arteko bilera antzuaren ostean

Lanuzteek Marseilla, Tolosa, Bordele eta Nanteseko aireportuei eragingo diete, hegaldiak bertan behera utzita edo atzeratuta. Garraio publikoari dagokionez, eragin handia izango du sektore anitzeko grebak.

Hamaikagarren greba eguna Frantzian. Artxiboko argazkia: EFE
Hamaikagarren greba eguna Frantzian.
Hamaikagarren greba eguna Frantzian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuek gaur deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute; "manifestazioetan ahalik eta langile eta herritar gehienak egotea behar dugu". Pentsioen erreformaren aurkako 11. protesta-eguna izango da.

Frantziako lehen ministroak eta sindikatuek pentsioen erreformaren gainean asteazkenean egin zuten bilera "porrotean" amaitu zen, amaieran sindikatuek adierazi zutenez, "Elisabeth Bornek ez duelako testu legala atzera bota nahi izan".

Herrialdeko zortzi sindikatu nagusietako ordezkariek jakinarazpen bateratu bat irakurri zuten ordubete eskas iraun zuen bileraren amaieran. Bornek lanari buruzko beste gai batzuei heltzeko asmoa azaldu bazuen ere, pentsioen erreforma bertan behera uzten ez duen bitartean, sindikatuek ez bestelako negoziaziorik zabalduko jakinarazi zuten egindako adierazpen horretan.

11. greba egunak Frantziako Estatuko lau aireportutan hegaldiak bertan behera uztea eta atzeratzea eragingo du, baita garraio publikoa geldiaraztea ere.

Marseilla, Tolosa, Bordele eta Nanteseko aireportuei eragingo die greba orokorrak. Aireportuetatik abisua eman diete bidaiariei beren airelinearekin harremanetan jartzeko, hegaldiaren egoera egiaztatzeko.

Garraio publikoari dagokionez, eragin handia izango du sektore anitzeko grebak. SNCF tren operadoreak ez du trenen ordutegietan izango duen eragina baieztatu. Hala ere, litekeena da SNCFren zerbitzuak atzeratzea eta bertan behera uztea Frantziako Estatu osoan.

Antzeko etenek RATPk hiriburuan dituen zerbitzuei eta Frantziako Estatu osoko hiriguneetako garraio publikoko beste eskualde batzuei eragingo diete ziurrenik. Grebek Eurostar tren-zerbitzuari ere eragin diezaiokete, eta atzerapenak eragin ditzakete.

Bestalde, hainbat findegi eta erregai-biltegitako grebak Paris eskualdeko gasolindegien % 40 ingururi eragiten zien astelehenean dagoeneko.

Gainera, CGT sindikatuak asteazkenean aurkeztu zuen greba-aurreabisua, Parisen zabor bilketa zerbitzua berriro geldiarazteko.

Parisko zabor zerbitzuaren greba martxoaren 29an amaitu zen, hiru asteko lanuzteen ostean, eta protesta-olde honetako mugimendu sinboliko eta ikusgarrienetako bat izan da. Frantziako hiriburuko kaleetan 10.000 tona zabor pilatu ziren, Udalak berak zabaldutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak Frantziako Gobernua