Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Misioa Jupiterrera, mobilizazio eguna Iparraldean eta Frantzian eta hizkuntza eskubideak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

ESAko kontrol zentroa, Alemanian. Argazkia: EFE
ESAko kontrol zentroa, Alemanian. Argazkia: EFE
ESAko kontrol zentroa, Alemanian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Europar misioa Jupiterrera: Europako Espazio Agentziak (ESA) JUICE misioa Jupiterren sistemara jaurtitzeko prest du. Jaurtiketa gaurko programatuta dago, aurreikuspenak betetzen badira, Ariane 5 kohete batean. Helburua Jupiter planeta eta haren hiru satelite esploratzea da.

- Mobilizazio eguna Ipar Euskal Herrian eta Frantzian: Hamabigarren egunez, mobilizazio eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan, pentsioen erreformaren aurka. Ostirala egun erabakigarria izan daiteke gatazka honetan; izan ere, Frantziako Konstituzio Kontseiluak orduan esango du aldaketa onesten duen ala ez. Lege testuak jasotzen du, besteak beste, erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzea. 

- Hizkuntza eskubideei buruzko txostena: 2022ko txostena kaleratuko du gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Eusko Jaurlaritza Iparraldea argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Marte Manifestazioak Pentsioak azken ordukoa Frantziako Gobernua