Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Turismo eta Merkataritza sailburua, Arabar Errioxako ardoak Errioxa jatorri izendapenean jarraitzearen alde

Hala ere, Javier Hurtadok "markaren barruan gehiago desberdintzea" proposatu du, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "Arabako Mahastiak" etiketaren erabilera galarazi ostean.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Argazkia: EiTB
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Argazkia: EiTB
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Arabar Errioxako upategiek "Errioxako Jatorri Izendapenaren barruan jarraitzeak duen garrantziaren eta nazioarteko sonaren" alde egin du, nahiz eta "markaren barruan gehiago desberdintzea" proposatu duen.

Radio Euskadik elkarrizketa egin dio gaur Javier Hurtado sailburuari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak "Arabako Mahastiak" etiketa erabiltzeko aukera behin-behinean bertan behera uzteko hartu duen erabakia izan du hizpide.

Erabaki judizialei, Eusko Jaurlaritzaren neurriei eta upategiei ("oso gutxi dira") errespetua agertu ondoren, azpimarratu du "Turismo sailburu eta sozialista arabar gisa" beti defendatu duela upategi horiek Errioxako Jatorri Izendapenaren barruan egotea, "duen garrantziagatik eta nazioarteko sonagatik".

Dena den, adierazi du "sakondu" egin beharko litzatekeela "Arabar Errioxako upategiak jatorri izendapenaren barruan bereizteko neurrietan".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak