Ekonomia -

Jaurlaritzara martxa

Negarrako langileek inplikazioa eskatu diote Jaurlaritzari

Igorretik oinez hasi zuten martxa amaitu dute Jaurlaritzaren parean eta erakundeei inplikazioa eskatu diete.

Negarrako langileen protesta. EITB
Negarrako langileen protesta. EITB
Negarrako langileen kexuak Lakuara iritsi dira

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negarra enpresako langileak Igorretik oinez atera ziren atzo eta Gasteizera iritsi dira eguerdian. Jaurlaritzaren atarian inplikazioa eskatu diete erakundeei.

Ia 3 hilabete greban daramatzate Negarrako langileek, enpresak 48 kaleratze iragarri zituenetik; ia langileen laurdena.

Langileek beste aukerak aurkeztu dituztela diote, eta Bizkaiko lan-ikuskaritzak ere, kaleratze horien proportzionaltasuna zalantzan jarri duela adierazi dute.

Lanpostuak galtzeko beldur dira eta horregatik, erakundeen inplikazioa eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea