Krisi Ekonomikoa -
Aurreikuspenak
Jaurlaritza: 'Euskal ekonomia ez da 2013ko udara arte suspertuko'
Carlos Aguirre sailburuak esan du datozen hiruhilekoetan euskal ekonomiak txarrera egingo duela. Hala ere, 2012. urterako eginiko aurreikuspenak mantendu egingo dituzte (BPGak % 1,3 egingo du atzera).
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoak txarrera egingo du datozen hiruhilekoetan, eta 2013ko udara arte ez da suspertuko. Urteko bigarren seihilekoan ekonomiak gora egingo du baina, lehen zatiko datu txarren ondorioz, urtea Barne Produktu Gordinaren % 0,3ko jaitsierarekin bukatuko da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak datorren urteari begira eginiko aurreikuspenak aurkeztu ditu gaur.
Carlos Aguirre sailburuak esan du datozen hiruhilekoetan euskal ekonomiak txarrera egingo duela. Hala ere, 2012. urterako eginiko aurreikuspenak mantendu egingo dituzte (BPGak % 1,3 egingo du atzera).
"Analista eta adituen arabera, atzeratu egingo da ekonomiaren suspertzea, Europan eta herrialde garatuetan batez ere", azaldu du.
Adituen arabera, eurogunea % 0,8 haziko da datorren urtean, baina Espainiako Barne Produktu Gordinak % 0,6 egingo du behera. Euskal ekonomiarentzat eginiko aurreikuspena hobeagoa bada ere, Euskadik datu negatiboak izango ditu 2013an.