Ekonomia -
LAN ISTRIPUA
Eraikuntzako langile bat larri zauritu da Barakaldon, bosgarren solairutik erorita
Ezbeharra atzo eguerdian gertatu zen, Ibarra kalean, eta zauritutako langilea larri zaurituta eraman zuten ospitalera.
EITB Media
Eraikuntzako langile bat larri zauritu da Barakaldon, bosgarren solairutik erorita, ELA sindikatuak gaur jakinarazi duenez.
Lan-istripua atzo 12:30 aldera gertatu zen, Ibarra kaleko etxebizitza baten aurreko aldean lan bertikalak egiten ari zela. Antza denez, oraindik argitu gabe dago ezbeharra zerk eragin zuen.
Zauritutako langilea larri zaurituta eraman zuten ospitalera.
Sindikatuaren hitzetan, langilea autonomoa edo azpikontratatutako enpresa bateko langilea ote zen argitu nahian ari da.
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak bere gain hartu du ikerketaren ardura.
Bestalde, ELAk salatu du aurten dagoeneko 18 pertsona hil direla lanean ari zirela.