Ekonomia -
Turismoa
Ostatu-gauak % 15,6 areagotu dira EAEko hotel-establezimenduetan, 2023ko apirilean
Eguneko batez besteko tarifa 99,02 eurokoa izan da 2023ko apirilean EAEn, aurreko urteko apirilean baino % 11,4 handiagoa.
EITB Media
Eustaten datuen arabera, 2023ko apirilean % 11,8 areagotu dira sarrerak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetan eta % 15,6 urte arteko ostatu-gauak. Erregistratutako 322.584 sarrerek guztira 618.107 ostatu-gau izatea eragin dute.
Sarreren % 43,9 eta ostatu-gauen % 44,1 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira, eta portzentajea % 26,4 igo da sarreren kasuan eta % 28,1 ostatu-gauen kasuan. Espainiako Estatutik etorritakoen sarrerak eta ostatu-gauak, bestalde, % 2,6 eta % 7,3 igo dira urte artean, hurrenez hurren.
Araban, 42.811 sarrera eta 80.612 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko apirilean baino % 16,9 eta % 18,6 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrerak % 10,2 hazi dira eta ostatu-gauak % 14,9, guztira 144.617 sarrera eta 279.090 ostatu-gau zenbatu baitira. Gipuzkoan, 2023ko apirilean, 135.156 sarrera izan dira, iazko apirilean baino % 12,0 gehiago, eta 258.405 ostatu-gau, aurreko urteko hil berean baino % 15,3 gehiago.
Datuak hiriburuz hiriburu aztertuta, sarreren kopuruak gora egin du Gasteizen (% 23,5), Bilbon (% 13,0) eta Donostian (% 11,6). Aurreko urteko apirilaren aldean, ostatu-gauen kopurua % 25,4 hazi dira Gasteizen, % 15,9 Bilbon eta % 15,3 Donostian.
Bukatzeko, EAEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da 2023ko apirilean, 2022ko hil berean izandakoa (1,85 egun) baino handiagoa.