Ekonomia -
Berregituraketa
Peugeot Citroenek 8.000 langile kaleratuko ditu Frantzian
Europako merkatua % 18 uzkurtu omen da eta urteko lehen sei hilabeteetan 700 milioi euroko galerak espero dituzte.
Erredakzioa
Peugeot PSA Citroen automobil ekoizleak 8.000 langile kaleratuko ditu Frantzian, enpresaren lehiakortasuna indartzeko berregituraketa plan baten baitan.
Europako merkatuan aurtengo lehenengo seihilekoan izan den beherakadaren ondorioz hartu omen dute kaleratzeak egiteko erabakia. Izan ere, Europako merkatua % 18 uzkurtu omen da.
Fabrikak % 76an izan omen dituzte lanean, eta iazko garai berean % 86an jarduten zuten. Gainera, 700 milioi euroko galerak espero dituzte 2012ko lehenengo sei hilabeteetan.
Negozioaren beherakada horri aurre egiteko eta "oreka berreskuratzeko", Aulnayko fabrika itxi eta bertan lan egiten duten 3.000 pertsonak kaleratuko dituzte 2014an.
Gainerako 5.000 kaleratzeak Frantzian zehar dauden beste fabriketan egingo dituzte.
Peugeot PSA Citroen automobil ekoizleak 8.000 langile kaleratuko ditu Frantzian, enpresaren lehiakortasuna indartzeko berregituraketa plan baten baitan.Europako merkatuan aurtengo lehenengo seihilekoan izan den beherakadaren ondorioz hartu omen dute kaleratzeak egiteko erabakia. Izan ere, Europako merkatua % 18 uzkurtu omen da.Fabrikak % 76an izan omen dituzte lanean, eta iazko garai berean % 86an jarduten zuten. Gainera, 700 milioi euroko galerak espero dituzte 2012ko lehenengo sei hilabeteetan.Negozioaren beherakada horri aurre egiteko eta "oreka berreskuratzeko", Aulnayko fabrika itxi eta bertan lan egiten duten 3.000 pertsonak kaleratuko dituzte 2014an.Gainerako 5.000 kaleratzeak Frantzian zehar dauden beste fabriketan egingo dituzte.