Faktoria -
ELA
Lakuntzak dio ELA dela sindikatuen kontra doan ertzainen mugimenduaren mehatxuei men egin ez dien bakarra
Egungo Ertzaintzaren eredun goitik beherako aldaketa behar duela aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
EAJk eta PSEk sustatutako ertzain ereduaren ondorioa da, ELA sindikatuaren arabera, sindikatuetatik kanpo sortu den 'Ertzainak borrokan' mugimendua. Are gehiago, Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria"n nabarmendu du, ELA dela, sindikatuen kontra doan mugimendu horren mehatxuen aurrean men egin ez duen bakarra. ELAk , hala ere, ordezkaritza txikia du Ertzaintzan. Egungo Ertzaintzaren ereduan goitik beherako aldaketa behar duela aldarrikatu du LAkuntzak.
Plataforma antisindikal gisa deskribatu duen mugimendu berriarekin oso krtitiko ELAren idazkari nagusia. Bere esanetan, euren aldarrikapenekin bat egiten ez duten sindikatuak suntsitzeko mehatxua egin dutelako. Eta EAJ-k eta PSE-k urteetan zehar sustatutako polizia eredu korporatiboan kokatu du fenomeno berri horren sorrera.
Azken egunetan protestetan izandako zenbait jarrerez galdetuta, Lakuntzak aitortu egin du eskuin muturreko elementuak daudela Ertzaintzan. Hain zuzen, Cabacas auzian, Tubacexeko langileen aurkako poliziaren kargetan edota emakumeen aurkako ertzaintzaren barruko zenbait jarrera salatu dituenean, ELA sindikatuak presioak jasan dituela salatu du Mitxel Lakuntzak.