Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat hil da Arrasaten, AHTren lanetan
Gertaera ostegun honetan izan da, Arrasateko Gesalibar auzoan euskal "Y"-aren obrak egiten ari diren lekuan.
Erredakzioa
Langile bat hil da Arrasaten (Gipuzkoa), Abiadura Handiko Trenaren lanetan lan-istripu bat izanda, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Gertaera 15:45ean izan da, Arrasateko Gesalibar auzoan euskal "Y"-aren obrak egiten ari diren lekuan. Zehazki, Atxetarri tunelaren iparraldeko sarreran izan da ezbeharra, Aramaio-Arrasate tartean egiten ari diren lanetan. 55 urteko biktimari hormigoizko pieza bat erori zaio gainera, Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez. Oraindik ez dituzte argitu ezbeharraren arrazoiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea