Ekonomia -
EUSTAT
Euskadiko BPGa % 0,5 hazi da eta enplegua % 0,7 2023ko bigarren hiruhilekoan
Eustatek plazaratutako datuen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGaren hazkundea % 1,6koa da eta enpleguarena, berriz, % 1,5ekoa.
EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,5 igo da 2023ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Modu horretan, tasa positiboarekin ixten den hamabigarren hiruhilekoa da jarraian. 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, BPGa % 1,6 igo da. Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluek utzitako datuak dira.
Halaber, enplegua % 0,7 igo da 2023ko apiriletik ekainera. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, % 1,5eko hazkundea izan da. Laugarren hiruhilekoz jarraian, lanaldi osoko milioi bat lanpostu baino gehiago daude okupatuta.
Jarduera ekonomikoaren bilakaera positiboa bada ere, sektore nagusietan moteldu egin da azken urteotan.