Krisi Ekonomikoa -

Murrizketen aurkako protestak

SUPek furgoien erasoarekin erlazionatutako agenteak defendituko ditu

Kideren batek isunen bat jasoz gero, “ekintza normal bat bailitzan” defendituko dutela gaineratu du Poliziaren sindikatuko ordezkari batek.

Polizia Nazionalaren furgoiak.
Polizia Nazionalaren furgoiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moratalazeko Poliziaren Operazio Taldearen (UIP) instalazioetan 40 polizia furgoiren gurpilak zulatuta agertu ostean, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Poliziaren Informazio Komisariotza Orokorrak ikerketa bat martxan jarri duela jakinarazi du. Sabotajea ostegun goizaldean gertatu da.

Kongresuan emandako prentsaurrekoan, Fernandez Diazek ostegun honetan Madrilen ospatuko den funtzionarioen manifestazioaren baitan egindako sabotaje "txiki" bat izan dela aipatu du. "Txikia" dela aipatu du ekintza horrek ez duelako polizien eraginkortasuna baldintzatu, eta horrelakoak gertatzen diren "lehen aldia ez dela" gaineratu du.

Izan ere, iraganean "norbaitek antzeko zerbait" egin zuela gogorarazi du, eta zegokion espedientea zabaldu ostean kanporatua izan zela gaineratu du. Dena den, ez du datu gehiagorik eman nahi izan.

"Noizbehinka, horrelakoak gertatu izan ohi dira. Aurrekariak izan dira, baina ez zaio garrantzia gehiagorik eman behar", esan du ministroak. Nolanahi ere, sabotajearen arduraduna nor izan den ikertuko dute.

Poliziaren sindikatua

Arazorik izanez gero, Poliziaren Sindikatu Bateratuak sabotajearekin erlazionatutako agenteak juridikoki defendituko dituela esan du.

Jose Maria Benito sindikatuko bozeramaileak "aurrekaririk ez duen ekintza bat" izan dela ziurtatu du, eta kideren batek isunen bat jasoz gero, "ekintza normal bat bailitzan" defendituko dutela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea