Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

De Guindosek bankuen erreskatea azalduko du gaur

Bestalde, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak Rajoyri azken murrizketei buruzko azalpenak eskatzea aztertuko du arratsaldean.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak agerraldia egingo du gaur Diputatuen Kongresuan, Espainiako bankuen erreskatea azaltzeko.

Euroguneko Finantza ministroek ostiralean onartu zuten erreskatea, aho batez eta aldaketarik gabe. Helburua, Espainiako bankuei 100.000 milioi euro arteko laguntza ematea, hainbat baldintzaren truke.

Hori horrela, De Guindosek azalpenak emango ditu gaur Behe Ganberako Ekonomia batzordean. Espainiak bihar sinatuko du erreskatea.

Laguntzaren lehen zatia (30.000 milioi euro) hilabetea bukatu baino lehenago emango dute.

Trukean, Espainiak 32 baldintza bete beharko ditu, batik bat bankuei begira, baina "zainketa estua" jasotzea ere onartuko du.

Rajoyren balizko agerraldia

Bestalde, Kongresuaren Diputazio Iraunkorra berriz ere batzartuko da gaur, Mariano Rajoy gobernuburuari eta bederatzi ministrori azken murrizketei buruzko azalpenak eskatzea aztertzeko.

Eskaera hainbat talde parlamentariok egin dute, eta Diputazio Iraunkorrak arratsaldean bozkatuko du.

Taldeek RTVEko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidente berriek ere agerraldia egitea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea