Ekonomia -

artxandako tunelak

Martxan da Artxandako tuneletan ordaintzeko sistema berria

"Free flow" deritzon sistema berriari esker, ordainlekuan pilatu ohi den trafikoa arindu ahal izango da. Hots, aurrerantzean, erabiltzaileek eskudirutan, txartelarekin, teleordainketarekin edo "contactless" sistemaren bitartez ordaindu ahalko dute.

Artxandako bidesaria. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Artxandako bidesaria. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Artxandako bidesaria. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hesirik gabeko sistema jarri dute martxan asteazken goizean Artxandako tuneletan Bilborako noranzkoan, ordainlekuan trafikoa arintze aldera. Horrela, aurretik zeuden zazpi kabinatan orain arte bezala ordaindu ahalko da bidesaria —eskudirutan, txartelarekin edo teleordainketarekin—, baina "contactless" sistema ezarri dute alboetako kabinetan.

"Free flow" deritzon sistema 06:00etatik dago martxan, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, eta Azpiegitura eta Lurralde Garapen Saila "contactless" bidez ordaintzea ahalbidetzeko egiten ari den digitalizazio-estrategiaren barruan dago.

Horrela, Artxandako ordainlekuak birmoldatu eta digitalizatzeko proiektuaren lehen fasea amaitu da, bide-segurtasuna hobetzea helburu, eta datozen asteetan ekingo diote proiektuaren bigarren faseari, irailean amaitzeko.

Guztira, 3,6 milioi euro bideratu dituzte lehen zatian jasotako aldaketak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Artxanda albisteak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Istripua Txorierriko igarobidean gaur