Ekonomia -
Igoera berria irailean
Autobideen bidesariak % 7,5 garestitu dira
Garestitu direnean artean, AP-68 (Bilbo-Zaragoza) autobidea dago. Gainera, irailean bidesarien prezioak % 10 garestituko dira berriro BEZaren igoera barneratzeko.
Erredakzioa
Estatuaren menpean dauden autobideen bidesariak % 7,5 garestituko dira igande honetatik, autobideak kudeatzen dituzten enpresei Gobernuak eskainitako konpentsazioa baliogabetu ostean. Hemendik aurrera, bezeroek ordaindu behar izango dute garestitze hau. Garestitu diren autobideen artean, AP-68 (Bilbo-Zaragoza) autobidea dago.
6/1999 errege-dekretuaren 8. artikuluan jasotako tarifen beherakadagatik enpresa hauek izandako mozkinen murrizketa konpentsatzeko, % 7ko konpentsazioa eman ohi zien Gobernuak. Exekutiboaren aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko premiazko neurrien errege-dekretuak, ordea, konpentsazio hori baliogabetu berri du.
Enpresa hauetako hainbat iturrik esan dutenez, errege-dekretu horren ondorioz, "ezin izango ditugu prezioetako hobariak mantendu". Halaber, irailean bidesarien prezioak % 10 garestituko dira berriro BEZaren igoera barneratzeko.