Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
60 urteko gizon bat larri zauritu da Cadreitako kontserba-enpresa batean izandako lan-istripuan
Bi metro eta erdiko altueratik erori da langilea, eta garezurreko traumatismo larri batekin eraman dute Tuterako Reina Sofia Ospitalera.
EITB MEDIA
60 urteko gizonezko bat larri zauritu da gaur Cadreitako kontserba-enpresa batean izandako lan-istripuan.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, bi metro eta erdiko altuera batetik erori da langilea, eta buruan hartu du kolpea. Garezureko traumatismo larri batekin eraman dute Tuterako Reina Sofia Ospitalera, anbulantzia medikalizatuan.
SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuan 08:48 aldera jaso dute istripuaren abisua.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea