Ekonomia -

ADEGI

Aurten Gipuzkoako ekonomia % 2 haztea aurreikusi du Adegik, baina ez du geldialdia baztertzen bigarren erdian

Gipuzkoako patronalak 2023an 4.000 lanpostu sortuko direla aurreikusten du.

Eduardo Junkera Gipuzkoako patronaleko presidentea gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Eduardo Junkera Gipuzkoako patronaleko presidentea gaurko prentsaurrekoan
Eduardo Junkera Gipuzkoako patronaleko presidentea gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteak aurten Gipuzkoako ekonomia % 1,5 eta 2 artean haziko dela aurreikusi du, baina ez du baztertzen bigarren seihilekoan hazkundea gelditzea, besteak beste, inflazio altuagatik.

Gaur goizean Donostian egin den agerraldian, Gipuzkoako enpresen artean egindako inkestaren emaitzak aurkeztu ditu Adegik.

Salmentak, eskaerak eta enpresarien konfiantza jaitsi egin dela antzeman du Adegik; aitzitik, enplegu aurreikuspenak hobeak dira. Izan ere, inkestan parte hartu duten enpresen % 91k aurten enplegua mantentzea edo sortzea espero dute, eta, guztira 4.000 lanpostu sortu daitezke.

Eduardo Junkera Gipuzkoako patronaleko presidenteak "zuhurtzia" eskatu du egoera makroekonomikoa "zalantzazkoa", ekonomiaren hazkundea motelagoa eta inflazioa altua delako. Testuinguru horretan, Gipuzkoako ekonomia iazkoaren erdia baino gutxiago haziko dela aurreikusi du, % 1,5 eta 2 artean, hain zuzen ere.

Enpresen hiru kezka nagusiak hauek dira: lan-kostu handiak eta soldata igoerak, langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasunak, eta lehengaien prezioak eta horiek lortzeko arazoak.

Edozein kasutan, "enpresen % 91k enplegu maila mantentzea edo handitzea aurreikusten dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Adegi Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak