Ekonomia -

Abeltzaintza

Dagoeneko 70 behi baino gehiago kutsatu ditu gaixotasun hemorragikoak Bizkaiko 44 etxaldetan

Gainera, bi animalia hil dira eritasunaren ondorioz. Foru Gobernuak laguntzak onartu ditu abeltzainentzat: 30 euro albaitariaren lehen bisita ordaintzeko, eta 20 euro gaixotzen den animalia bakoitzeko.

EHE gaixotasuna duen behi bat. Irudia: EITB
EHE gaixotasuna duen behi bat. Irudia: EITB
EHE gaixotasuna duen behi bat. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoak (EHE) 72 behiri eragin die jadanik Bizkaiko 44 etxaldetan, eta horietako bi hil dira.

Arantza Atutxa Natura Ingurumen eta Nekazaritza diputatuak onartu duenez, kasuen kopuruak gora egin du azken asteetan. Hala ere, eritasunak gizakien osasunean eraginik ez duela gogorarazi du.

Foru Gobernuak joan den astean jakinarazi zuen patologia horren 30 kasu atzeman zirela Bizkaiko 25 ustiategitan.

GHE delako gaixotasun hemorragikoa behietan. Nolakoa da birusa?
GHE delako gaixotasun hemorragikoa behietan. Nolakoa da birusa?
GHE delako gaixotasun hemorragikoa behietan. Nolakoa da birusa?

1:42

"Lasaitasun mezua" helarazi die diputatuak herritarrei, eltxo baten ziztadaren ondorioz behiei transmititzen zaion gaixotasun horrek ez baitu eraginik pertsonen osasunean.

Aldundiak behiek izan ditzaketen sintomei (edemak, anorexia, sukarra...) erreparatzeko eskatu die abeltzainei, garrantzitsua baita gaixotasuna berehala detektatzea, eritasuna eteteko.

Gogorarazi du Foru Gobernuak laguntzak onartu dituela gaixorik dauden animaliak dituzten abeltzainentzat: 30 euro albaitariaren lehen bisita ordaintzeko eta 20 euro gaixotzen den animalia bakoitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Animaliak albisteak Abeltzaintza Bizkaiko Foru Aldundia