Krisi Ekonomikoa -
Iragarpen ezkorrak
S&P kalifikazio agentziak Espainia % 1,7 jaitsiko dela iragarri du
Horrela, aurretik agentziak berak eginiko iragarpena okerragotu du bi dezimetan. Jaitsiera, Espainiako esportazioek izandako eboluzio eskasari leporatu dio.
Erredakzioa
Kreditu-ahalmena neurtzen duen Standard and Poor´s agentziak, Europako hainbat herrialderen ekonomia iragarpenak okerragotu ditu, tartean Espainiarena. Hasiera batean % 1,5eko jaitsiera ematen bazion, orain,2012an % 1,7koa izango dela iragarri du, eta % 0,6koa 2013an.
Hasierako iragarpena, Rajoyren gobernuak azkena onartutako neurriak ezagutu aurretik egin zuen agentziak, alegia, BEZaren igoera edo funtzionarioen gabonetako aparteko ordain-saria kenduko zutela jakin aurretik.
Kalifikazioaren jaitsiera hau, Espainiaren esportazioen garapen ahulari atxikitu dio agentziak, 2011ko lehenengo hiru hilabetekoan % 13 hazi zirelako, eta aurten berriz, % 2,2 bakarrik.
Gainera, S&P agentziak, Italia edo Frantziaren datuak ere argitaratu ditu. Italiaren kasuan, % 2,1eko jaitsiera iragarri du, eta Frantziari dagokionez, % 0,3 haziko dela uste du eta ez % 0,5.