Krisi Ekonomikoa -

Uztailean

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa Euskadin % 0,8 jaitsi da

Autonomia erkidegoen zerrendan batez besteko prezio garestiena Euskadik du, Madril bigarren postuan dago eta Katalunia hirugarrenean.

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa Euskadin % 0,8 jaitsi da. Argazkia: EITB
Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa Euskadin % 0,8 jaitsi da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 9,8 jaitsi da uztailen, metro karratuak 3.389 euro balio ditu, batez beste nazionala baina % 72 gehiago, fotocasa.es webguneko datuen arabera.

Uztailean, autonomia erkidegoen zerrendan batez besteko preziorik garestiena Euskadik du, Madril bigarren postuan dago (2.637 euro/m2) eta Katalunia (.485 euro/m2) hirugarrenean. Euskadik bigarren eskuko etxebizitzaren prezioan bere maximo historikoa 2006ko otsailean izan zuen, orduan metro karratuak 4.392 balio zuen. Ordutik % 22,8ko jaitsiera izan du.

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioan jaitsierarik nabarmena izan duen lurraldea Araba izan da, % 0,1 jaitsi da, eta 2.624 euro/m2 balioa du. Bizkaiak eta Gipuzkoak ere behera egin dute, % 0,8 kasu honetan, eta bigarren eskuko etxebizitzen prezioa 3.419 euro/m2 eta 3.660 euro/m2 da, hurrenez hurren. Ondorioz, Gipuzkoa da Euskadiko lurralderik garestiena, bigarren etxebizitzen prezioari dagokionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea