Ekonomia -

DOKUMENTAZIOA

Zer da deflaktazioa?

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren deflaktazioa neurri fiskal bat da, besteak beste, (inflazioa) prezioen igoeraren eragina arintzeko erabiltzen dena. Zehazki, lanaren etekinari lotutako taulak egokitzen dira soldata igoera izan dutenek proportzionalki gehiago ordaindu ez dezaten.

Txanponak eta billeteak. Artxiboko argazkia: EFE
Txanponak eta billeteak
Txanponak eta billeteak. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek adostu dute datorren urtean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) % 2,5eko deflaktazioa aplikatzea. Horri gehitu behar zaio azken bi urteetan aplikatutako % 7,5eko doikuntza. Gainera, 30.000 eurotik beherako errenta dutenek 200 euroko kenkari gehigarria izango dute 2023an ere.

Erakundeen arteko akordioaren ondotik (Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak eta Eudel), deflaktazioari argi berdea eman beharko diote Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek.

Zer da deflaktazioa? Nola eragiten die zergadunei?

Prezioen igoerari aurre egiteko neurri fiskal bat da, inflazioaren ondorioz zergadunek zerga gehiago ordaindu ez ditzaten.

Zehazki esanda, lan etekinei aplikatu beharreko atxikipen taulak inflazioaren arabera doitzen dira (ez da PFEZren jaitsiera), soldata igoerak izan dituzten zergadunek errentaren gaineko zergagatik proportzionalki gehiago ordaindu ez dezaten. 

Errenta tarteak egokitu egiten dira, eta, beraz, ordaindu beharreko kopurua murriztu egiten da. Normalean, hiru ogasunek urtea amaitu aurretik argitaratzen dituzte deflaktazioaren arabera egokitutako taulak.

Ondorioz, deflaktatzeak esan nahi du pertsona eta familia guztiek diru gehiago izango dutela poltsikoan

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zergak gaur Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak EUDEL