Ekonomia -

Petrolio esportatzaileak

Errusiak 1.800 milioi gehiago irabazi ditu irailean petrolioarekin, ekoizpenaren murrizketak lagunduta

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak egunean 1,7 milioi upel murriztu zituen maiatzean, eta uztailean Saudi Arabiak milioi bat gehiago murrizteko asmoa iragarri zuen. Horrela, erakundearen esportazioak ekainean 72.000 milioi dolarrekoak izatetik irailean 92.200 milioikoak izatera igaro dira.

Vladimir Putin Errusiako presidentea datuak aztertzen, Moskun. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea datuak aztertzen, Moskun. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea datuak aztertzen, Moskun. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energiaren Nazioarteko Agentziako (AIE) adituek nabarmendu dutenez, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kideek petrolio eskaintza murrizteko abian jarritako politikak kartel horren diru-sarrerak nabarmen handitu ditu, eta, bereziki, Errusiarenak, Moskuk abuztuan baino 1.800 milioi dolar gehiago sartu baititu.

Maiatzean kartelaren ekoizpena eguneko 1,7 milioi upel murrizteak ia ez zuen eraginik izan salneurrietan, eta horrek petrolio-esportazioen balioa murriztea ekarri zuen.

Uztailean, baina, Saudi Arabiak eguneko milioi bat upel gehiago murrizteko asmoa iragarri zuenean, prezioak goraka hasi ziren.

Horrela, erakundeko estatu kideen esportazioak ekainean 72.000 milioi dolarrekoak izatetik irailean 92.200 milioikoak izatera igaro dira. Gorakada handiena, termino absolutuetan, Errusiak izan du (12.900 milioitik 18.800 milioi dolarrera), eta Saudi Arabia (19.000 milioitik 22.000 milioira) ageri da zerrendan ondoren.

Gainera, bereziki Txinara (270.000 upel gehiago egunean) eta Turkiara (80.000 gehiago) egindako esportazioak areagotu dira.

Duela bi aste, pare bat egunetan, Brent upela % 8 merkatu zen, baina Israelen eta Palestinaren arteko gatazkak agertokia erabat aldatu zuen larunbatean. Astelehenean upelaren prezioa % 5 baino gehiago igo zen Londresko merkatuan, inbertitzaileak Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz hornidura eskasia baten beldur direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Errusia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Turkia Petrolioa Errusia-Ukraina gerra Saudi Arabia Ekialde Hurbila