Krisi Ekonomikoa -

Langabezia

27.814 pertsona gutxiago langabezian, uztailean, Espainian

EAEn ere behera egin du 267 pertsonatan, baina, iazko datuarekin alderatuta, % 12,64egin du gora. Nafarroan, 26 pertsonatan gutxitu da baina iaz baino 7.000 langabe gehiago zeuden.

Langabezia laugarren hilabetez jaitsi da Espainian. Argazkia: EFE
Langabezia laugarren hilabetez jaitsi da Espainian. Argazkia: EFE
Langabezia laugarren hilabetez jaitsi da Espainian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak behera egin du Estatuan, laugarrengo hilabetez segidan. Halere, orain dela urtebete baino gutxiago jaitsi da: orduan, 42.000 pertsonakoa izan zen jaitsiera. Langabeen kopurua 4.587.455 pertsonatan geratu da.

EAEri dagokionez, 267 pertsona jaitsi da langabeen datua; guztira, 157.811 pertsona daude lanik gabe. Ekainarekin alderatuz, % 17ko jaitsiera izan da. Halere, azken urtean egoera okertu egin da, iazko datuari erreparatuz gero aurtengo uztailean 17.714 langabe gehiago daudelako, iaz baino % 12,64 gehiago.

Nafarroako kasua ere antzekoa da. Langabeziak behera egin du, eta uztailean 26 pertsonagutxiago zeuden lanik gabe. Guztira, 48.789 langabe zeuden, baina, iazko datuarekinalderatuta, Nafarroako lanik gabekoen kopurua 7.043 pertsona gehiagokoa da.

Nafarroako kasua ere antzerakoa da. Langabeziak behera egin du uztailean 26 pertsonetan. Guztira 48.789 langabetu daude, baina iazko datuarekin alderatuta, Nafarroako lanik gabekoen kopurua 7.043 pertsonatan igo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea