Krisi Ekonomikoa -
Egoera ekonomikoa aztertzeko
Erregea CCOO eta UGTko buruzagiekin batzartuko da gaur
Espainiaren gaur egungo egoera ekonomikoari heldu eta Gobernuak martxan jarritako murrizketa eta erreformak aztertuko dituzte.
Erredakzioa
Erregeak Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGTko idazkari nagusiak hartuko ditu gaur Zarzuelako Jauregian, Erregearen Etxeak azaldu duenez.
Hiruren artean Espainiaren gaur egungo egoera ekonomikoari heldu eta Gobernuak martxan jarritako murrizketa eta erreformak aztertuko dituzte. Aipatzekoa da sindikatuek erreforma horien aurka erakutsi duten jarrera.
Juan Carlos I erregeak 13:00etarako programatu du batzarra, dena den, Zarzuelak ez du zehaztu bilera erregearen ekimen bat izan den ala sindikatuek eskatutakoa izan den.
Aurretiazko batzarrak
Erregea UGT eta CCOO sindikatuen buruzagiekin batzartu zen azken aldia iazko martxoan izan zen, baina egun hartan banan banan elkartu ziren. Elkarrizketa horiek momento horretan martxan jarritako erreforma ekonomikoez informatzeko eta gizarte elkarrizketaren egoera zein zen jakiteko helburuaz antolatu ziren.