Krisi Ekonomikoa -
Sindikatuak eta erregea
CCOO eta UGTk murrizketen aurkako jarrera erakutsi diote erregeari
Hiruren artean Espainiaren gaur egungo egoera ekonomikoari heldu eta Gobernuak martxan jarritako murrizketa eta erreformak aztertu dituzte.
Erredakzioa
Ignacio Fernandez Toxo CCOOeko eta Candido Mendez UGTko idazkari nagusiek Gobernuak ezarritako azken murrizketen aurrean duten ikuspegi kritikoa erakutsi diote erregeari gaur eguerdian Zarzuela Jauregian eginiko bileran.
Hiruren artean Espainiaren gaur egungo egoera ekonomikoari heldu eta Gobernuak martxan jarritako murrizketa eta erreformak aztertu dituzte. Aipatzekoa da sindikatuek erreforma horien aurka erakutsi duten jarrera.
Azken bi urteetan Zarzuela Jauregian eginiko lehen batzarrean, erregeak jauregi horretako Audientzien Egongelan hartu ditu bi sindikalistak. Gorbata urdinez agertu dira buruzagiak, eta "arratsalde on" adeitsu batekin agurtu dute monarka.
Fernandez Toxok "zelako ohorea" esaldiarekin luzatu du agurra, eta Mendezek zelan dagoen galdetu dio. Juan Carlosek ondo dagoela esan dio irribarrez, eta UGTko idazkariak "pozten naiz" batekin erantzun dio.
Aurretiazko batzarrakUztailaren 13an 65.000 milioi euroko doikuntza neurriak onartu ondoren, sindikatuek Gobernuak erregearen figura bere alde erabili izana kritikatu zuten, egun horretan Erregeak zuzendu baitzuen erreformak aurkeztu zireneko Ministro Kontseilua.
Erregea UGT eta CCOO sindikatuen buruzagiekin batzartu zen azken aldia iazko martxoan izan zen, baina egun hartan banan banan elkartu ziren. Elkarrizketa horiek momento horretan martxan jarritako erreforma ekonomikoez informatzeko eta gizarte elkarrizketaren egoera zein zen jakiteko helburuaz antolatu ziren.