Ekonomia -

Zaintza

LABek "zaintzarako eskubide unibertsala bermatuko duen sistema publiko komunitarioa" aldarrikatu du

Sindikatu abertzaleak elkarretaratzeak egin ditu Confebask eta CEN patronalen egoitzen aurrean, Bilbon eta Iruñean, hurrenez hurren, "Zaintza negozioa indarkeria matxista da" lelopean.

Elkarretaratzea Bilbon, gaur. Argazkia: LAB
Elkarretaratzea Bilbon, gaur. Argazkia: LAB
Elkarretaratzea Bilbon, gaur. Argazkia: LAB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek langile guztien bizi-baldintzak hobetuko dituen eta zaintzarako eskubide unibertsala bermatuko duen sistema publiko komunitario bat aldarrikatu du. Sindikatuaren ustez, patronala "zaintzaren negozioarekin aberasten da" eta, beraz, "indarkeria ekonomikoa sustatzen eta erreproduzitzen du".

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren eta greba feminista orokorraren atarian, LABek mobilizazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, Confebask eta CEN patronalen egoitzen aurrean, hurrenez hurren.

Bilboko protestan parte hartu dute, besteak beste, Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiak eta Maddi Isasi Idazkaritza Feministako arduradunak. Iruñeko elkarretaratzean, berriz, Imanol Karrera Nafarroako bozeramailea eta Arantza Vazquez sindikatuko Idazkaritza Feministako eta Zuzendaritzako kidea izan dira.

Kritikatu dutenez, gaur egun zaintza-zerbitzu gehienak pribatizatuta eta enpresa gutxi batzuen esku daude, eta, gainera, enpresa horiek diru publikoa jasotzen dute. "Administrazioaren laguntza dute aberasten jarraitzeko, langileen, erabiltzaileen eta familien kontura. Gure erakundeak gobernatzen dituzten alderdi politikoek alfonbra gorria jarri diote zaintza zerbitzuen pribatizazioari", salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Iruñea LAB Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak