Krisi Ekonomikoa -
Murrizketen aurka
Loiuko aireportuko langileek kontzentrazioa egingo dute hilaren 21ean
Zuzendaritzari aerodromoko segurtasuna eta eraginkortasuna "arriskuan" jartzea leporatu die.
Erredakzioa
Loiuko (Bizkaia) aireportuko langileek hilaren 21ean kontzentrazioa egingo dute zuzendaritzaren "hipokresia" salatzeko. Bidaiari kopurua igo egin dela dioen bitartean, "murrizketekin jarraitzen duela" azaldu dute langileek, eta horrek aerodromoaren segurtasuna arriskuan jartzen duela nabarmendu dute.
Aireko trafikoa eta bidaiari kopurua igotzeak Bizkaiko aireportua ondo doala esan nahi du, "hori ez da bateragarria gauzatzen ari diren murrizketekin", horregatik Aenako zuzendaritzari krisi ekonomikoaz aprobetxea leporatu dio "beharrezkoak ez diren murrizketak egiteko".
Medikuen, garbiketen eta suhiltzaileen arloan egindako murrizketak eta konpromisoak ez betetzeak informatika arloan, besteak beste, "langileen artean egonezina" sortzen ari dira, lehengo igandean bezala, sistema informatikoan akats batek hainbat kola eragin baitzituen.