Ekonomia -

Bilbao Exhibition Center

BECek 156 milioi euroko ekarpena egin dio EAEko barne produktu gordinari 2023an

Guztira, 224 ekitaldi egin dira, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 29,9 milioi euro bildu dituzte horiei esker. Halaber, bertako jarduerak 2.664 lanpostu sortzea ahalbidetu du.

Bilbao Exhibition Centre. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza
Bilbao Exhibition Centre. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza
Bilbao Exhibition Centre. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023an Bilbao Exhibition Centren (BEC) egindako ekitaldiek 156 milioi euroko ekarpena egin zioten Euskal Autonomia Erkidegoko barne produktu gordinari, BECek ostegun honetan argitaratu duen txostenaren arabera.

Guztira, iaz 224 ekitaldi egin zituzten BECen eta horiei esker Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 29,9 milioi euro baino gehiago bildu zituzten. Halaber, 3.053 lanpostu ere sortu zituen.

"Jarduera handiko urtea" izan zen iazkoa BECentzat, orotara 902.741 bisitari jaso zituen eta barrutia 315 egunez egon zen okupatuta.

Ekitaldi horiek hiru kategoriatan banatu zituzten: Azokak (34), Batzarrak (164) eta Bizkaia Arena (26 ikuskizun).

Horrez gain, BECen 2023ko txostenaren arabera, sortutako gastuaren % 70 azokaz kanpoko jardueretan inbertitu zen berriro: ostalaritzan (% 34), garraioan (% 16), aisialdiko eta kulturako ekitaldietan (% 11) eta txikizkako merkataritzan (% 2). 

"Datu horiek agerian uzten dute BEC liderra dela Euskadiren nazioarteko proiekziorako eta garapen sozioekonomikoa bultzatzeko ekitaldiak antolatzen eta erakartzen", gaineratu dute BECeko arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Bilbao Exhibition Centre Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak BPGd