Krisi Ekonomikoa -
Murrizketak
PSNk urte bukaerako aparteko soldata eskatuko du funtzionarioentzat
PSNk aparteko ordainketa hori defendatuko du Parlamentuan eta udaletan, Espainiako Gobernuak Gabonetako aparteko soldata kendu dielako funtzionarioei eta Nafarroan agindua bete egingo delako.
Erredakzioa
PSNk "urte amaierako aparteko soldata bat" eskatuko du funtzionarioentzat udaletan eta Parlamentuan, Espainiako Gobernuak Gabonetako aparteko soldata kendu dielako funtzionarioei eta Nafarroan agindua bete egingo delako.
Horixe iragarri du Juan Jose Lizarbe PSNren Parlamentuko bozeramaileak. Uztaileko soldataren parekoa eskatuko omen dute, eta udaletako eta Foru Administrazioko eta foru enpresa publikoetako langileentzako izango litzateke, horiek baitaude Nafarroako Administrazioaren esku.
Lizarbek azpimarratu duenez, sozialistek bete egingo dute legea eta funtzionarioei Gabonetako aparteko soldata kentzen dien dekretua errespetatuko dute, baina gogor kritikatu dute neurria.