Ekonomia -

AENA-REN DATUAK

Markak hautsi dituzte EAEko aireportuek 2023an: 7,1 milioi bidaiari, aurreko urtean baino % 27 gehiago

Hegaldi motari dagokionez, Estatu mailakoek zein nazioartekoek, denek izan dute "igoera nabarmena".

Grafikoa: EITB Media
Grafikoa: EITB Media
Grafikoa: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiari eta hegaldi kopuruetan markak hautsi dituzte EAEko aireportuek 2023an. Hala, iazkoa izan zen historian bidaiari gehien erregistratu dituen urtea Donostiako Aireportuan, 482.662 bidaiarirekin (2022an baino % 25,8 gehiago). Bilboko Aireportuak, berriz, 6,3 milioi bidaiari hartu zituen (% 23,5 gehiago), eta Gasteizkoak, 309.929 (% 31,7 gehiago).

Operazio kopuruari dagokionez ere, inoizko daturik onenak bildu ziren, Aenak gaur zabaldutako datuen arabera. Gipuzkoako aireportuan 6.155 lurreratze eta aireratze izan ziren (2022an baino % 10,4 gehiago), Bizkaikoan, 51.448 ( % 14), eta Arabakoan, 14. 185 ( % 6,3). Hegaldi motari dagokionez, Estatu mailakoek zein nazioartekoek, denek izan dute "igoera nabarmena".

Maurici Lucena Aenako presidente eta kontseilari delegatuak agiri batean azpimarratu du "aireko garraioan errekor kopuru horiek ezinbestekoak" direla, "Espainiaren garapen ekonomiko eta sozialerako".

Estatu espainiarreko aireportuei erreparatuta ere markak hautsi ziren: 283,2 milioi bidaiari zenbatu ziren 2023an, eta pandemia aurretik ezarritako errekorra (275 milioi bidaiari) gainditzea lortu zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasteizko Aireportua Hondarribiko aireportua