Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

EAEko ekonomiaren hazkunde "ahula" aurreikusi du Confebaskek ekainera arte, eta pixkanaka "bizkortzea"

Confebaskeko zuzendari nagusiak espero du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean alderdi politikoek zerga erreformaren gaiari heltzea. Ildo horretan, BPGa handitzearen alde egiten du, eta ez presio fiskala igotzearen alde.

Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusia, Radio Euskadin
Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusia, Radio Euskadin
Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusia, Radio Euskadin

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebaskek aurreikusi du EAEko ekonomiaren hazkundea "ahula" izango dela 2024ko lehen bi hiruhilekoetan, eta urteak aurrera egin ahala gehiago haziko dela. Gauzak horrela, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak urte amaieran Tamara Yague presidenteak egindako hazkunde aurreikuspenak berretsi ditu.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Aretxagak azaldu duenez, Europako Banku Zentralak iragarri bezala ekainetik aurrera moneta politika lasaitzen badu, inbertsioa are gehiago suspertu beharko da.

Horrenbestez, "dena aurreikusi badoa, bigarren seihilekoa lehenengoa baino hobea izango da", azpimarratu du.

Bestalde, Aretxagak espero du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean alderdi politikoek zerga erreformaren gaiari heltzea. Testuinguru horretan, uste du "fiskalitatea dirua biltzeko ez ezik, hazteko eta lehiatzeko" erabili behar dela, eta horretarako "sortzaileak" izatearen eta inbertsioak sustatzearen beharra nabarmendu du. Halaber, BPGa handitzearen alde egiten du, eta ez presio fiskala igotzearen alde.

Lau eguneko lan astea ezartzeko aukeraz galdetuta, gai hori mahai gainean ez dagoela erantzun du Aretxagak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak BPGd gaur