Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bilbobuseko langileek 24 orduko greba egingo dute astelehen honetan

Gainera, 8 orduko lanuztea deitu dute ostegunerako, 07:00etatik 13:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez.

Bilbobuseko langileen protesta baten artxiboko irudia.
Bilbobuseko langileen protesta baten artxiboko irudia.
Bilbobuseko langileen protesta baten artxiboko irudia.

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobuseko langileek 24 orduko beste greba egun bat egingo dute astelehen honetan, hilaren 5ean, hitzarmena berritzea eskatzeko antolatu duten mobilizazioen egutegiaren barruan, eta ostegunean, hilak 8, 8 orduko lanuztea deitu dute, 07:00etatik 13:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez.

Iaztik datorren lan gatazka honetan, Bilbobuseko enpresa-batzordeak maiatzera arte aurreikusitako lanuzteak "areagotzea" erabaki du, 24 orduko bederatzi greba-egun deituz.

UGT sindikatuak jakitera eman duenez, "enpresaren eta Udalaren borondate ezaren eta utzikeriaren ondorio" da lanuzteak areagotzeko erabakia.

24 orduko lanuzteak ondorengo egunetan izango dira: otsailaren 5, 13 eta 27an, martxoaren 5, 18 eta 21ean, apirilaren 8an eta maiatzaren 29an.

8 orduko lanuzteak, berriz, ondorengo egunetan izango dira: otsailaren 8, 20 eta 29an, martxoaren 11 eta 27an, apirilaren 11, 17, 23 eta 29an eta maiatzaren 2, 7, 14, 20 eta 22an.

Langileen ordezkariek salatzen dutenez, enpresak "behin eta berriz" urratzen ditu langileen aldeko epaiak. Gainera, aldi baterako ezintasunen kasuan, soldataren zati bat ez dietela ordaintzen salatzen dute, baita kabina, ikuskatzaile eta tailerreko lanpostuak amortizatuta hitzarmena urratzen ari direla ere, besteak beste.

Horri guztiari langileen erosahalmenaren galera gehitu behar zaio, 2021etik ez baitute lan-hitzarmena eguneratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bilbobus Lan gatazkak Garraio publikoa gaur