Ekonomia -
Uztaileko datuak
% 2,7 turista gutxiago Euskadin
Atzerritarren artean, frantziarrak, alemaniarrak eta britainiarrak dira EAEra gehien datozenak.
Erredakzioa
Turisten kopurua % 2,7 jaitsi zen Euskadin uztailean, iazko hilabete berbereko datuekin alderatuta. 256.867 bisitari izan dira guztira.
Hain zuzen ere, portzentajeak % 1,5 egin du behera Araban, % 0,8 Bizkaian eta % 5,6 Gipuzkoan, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
Estatuko gainerako lurraldeetatik etorritako bidaiariak % 11 gutxitu dira (-% 6,8 Araban, -% 9,7 Bizkaian eta -% 15 Gipuzkoan). Nolanahi ere, atzerritik etorritakoak % 9,9 hazi dira. Araban iaz baino % 8,6 izan dira, Bizkaian % 13,6 eta Gipuzkoan % 6,4.
Espainiako turisten artean, batik bat Andaluziatik eta Murtziatik etorritakoak hazi dira. Kataluniatik, Madrildik eta Galiziatik iritsitakoak, aldiz, jaitsi egin dira.
Atzerritarren artean, frantziarrak, alemaniarrak, britainiarrak eta Europar Batasunetik kanpoko herrialde europarretakoak igo dira, eta portugaldarrak eta greziarrak jaitsi.
Turisten kopurua % 2,7 jaitsi zen Euskadin uztailean, iazko hilabete berbereko datuekin alderatuta. 256.867 bisitari izan dira guztira.Hain zuzen ere, portzentajeak % 1,5 egin du behera Araban, % 0,8 Bizkaian eta % 5,6 Gipuzkoan, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.Estatuko gainerako lurraldeetatik etorritako bidaiariak % 11 gutxitu dira (-% 6,8 Araban, -% 9,7 Bizkaian eta -% 15 Gipuzkoan). Nolanahi ere, atzerritik etorritakoak % 9,9 hazi dira. Araban iaz baino % 8,6 izan dira, Bizkaian % 13,6 eta Gipuzkoan % 6,4.Espainiako turisten artean, batik bat Andaluziatik eta Murtziatik etorritakoak hazi dira. Kataluniatik, Madrildik eta Galiziatik iritsitakoak, aldiz, jaitsi egin dira.Atzerritarren artean, frantziarrak, alemaniarrak, britainiarrak eta Europar Batasunetik kanpoko herrialde europarretakoak igo dira, eta portugaldarrak eta greziarrak jaitsi.