Ekonomia -

2023ko emaitzak

CIE Automotivek 320 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 7 gehiago

Autogintza enpresak "historikotzat" jo ditu emaitzak eta 2025era arte 1.500 milioiko inbertsioa egingo duela aurreratu du.

Cie Automotivek Goiainen (Legutio) duen lantegia. Google Maps
Cie Automotivek Goiainen (Legutio) duen lantegia.
Cie Automotivek Goiainen (Legutio) duen lantegia. Google Maps

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIE Automotive EAEko enpresak 320,2 milioi euroko mozkin garbia izan zuen 2023an, aurreko urtean baino % 6,7 gehiago. 

Autogintza enpresak ohar batean adierazi duenez, emaitzak "historikoak" dira, eta zenbaki "bikain horiei esker, sektoreko enpresa errentagarrietako bat bihurtu gara". 

Iazko fakturazioa 3.959,5 milioi eurotan itxi zuen CIE Automotivek. EBITDA —esplotazio emaitza gordina— 713,2 milioikoa izan zen, eta EBITa —esplotazio emaitza garbia— 527,7 milioikoa. Halaber, kaxa fluxua 447,4 milioikoa izan zen. 

Jesus Maria Herrera CIE Automotiveko kontseilari delegatuaren iritzian, emaitzak "bikainak" izan dira "monetaren konbertsioak izan duen eragin ezkorra eta interesen tasen gorakada gorabehera". 

Datozen urteetarako aurreikuspenak onak direla eta, 2025era arte 1.500 milioi euroko inbertsioa agindu du autogintza enpresak. 

Emaitzak ezagututa, konpainiaren tituluek gora egin dute Burtsan, % 2 inguru. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Industria Automobilgintza