Krisi Ekonomikoa -

Prepara Plana

'Ez ditugu gazteak babesik gabe utziko, Gobernuak egin duen bezala'

Gemma Zabaleta Enplegua eta Gizarte Gaietarako sailburuak salatu duenez, Prepara Planak "familiengan utzi du gazteen langabeziaren ardura".

Gemma Zabaleta Enplegua eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EFE
Gemma Zabaleta Enplegua eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EFE
Gemma Zabaleta Enplegua eta Gizarte Gaietarako sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Enplegua eta Gizarte Gaietarako sailburuak adierazi duenez, "Eusko Jaurlaritzak ez ditu gazteak babesik gabe utziko, Prepara Planarekin Gobernu zentralak egingo duen bezala". Halaber, sailburuak salatu duenez, Prepara Planak "familiengan utzi du gazteen langabeziaren ardura".

Hemendik aurrera eta Ministroen Kontseiluak ostiral honetan onartutako Prepara Planari esker, gurasoekin etxean bizi diren langabetuek ez dute 400 euroko diru-laguntza jasoko.

Ohar baten bidez Zabaletak ohartarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak "hurbiletik zainduko du plan horrek euskaldunak kaltetu ez ditzan". Halaber, alor honetan Jaurlaritzak dituen eskumenak erabiliko dituela iragarri du.

Fatima Baez Enplegu ministroaren esanetan, plana definitzeko erkidegoekin hitz egin du Madrilgo Exekutiboak, baina Zabaletak informazio hori ukatu du, Baezek ez baitu "Eusko Jaurlaritzaren inoiz hitz egin".

Zabaletak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak eskainitako Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza hilean 612,41 eurokoa da; Prepara Planak eskainitakoa, berriz, 200 euro gutxiagokoa. "Enpleguari lotutako diru-laguntzak eskaintzen dituen Estatuko lehen erkidegoa da Euskadi", azaldu du sailburuak, "izan ere, Europako iparraldean arrakasta handia duen formula da".

Lanbidearen eta Enplegua eta Gizarte Gaietarako Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta kudeatzen duenetik, 15.000 hartzaileetatik 4.000 inguruk aurkitu dute lana".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea