Krisi Ekonomikoa -

2013 urterako

Nafarroako Gobernuak 3.384,49 milioiko gehienezko gastua ezarri du

Foru Gobernuak 2012an baino 261,59 milioi gutxiago gastatu beharko ditu datorren urtean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 2013 urterako 3.384,49 milioi euroko gehienezko gastua ezarri du, 2012koa baino % 7,31 baxuagoa; behin Abiadura Handiko Trenari dagokion gastua kontuan hartuta. Hori kontuan hartu gabe, % 8,81 baxuagoa izango litzateke.

Ondorioz, Foru Gobernuak aurten baino 261,59 milioi gutxiago gastatu beharko ditu datorren urtean, kopuru horren % 3,6 aurten egindako murrizketetan aurreztu arren.

"Gehienezko gastua txikiagoa izango da eta horrek Nafarroko Gobernua kudeaketa arduratsua eta eraginkorra egitera behartzen du”, esan du Juan Luis Sanchez de Muniain bozeraileak, akordio hau Lourdes Goicoechea Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin batera aurkeztean.

Sanchez de Muniainek azaldu duenez, Gobernuaren asmoa administrazioaren kostuak jaistea, oinarrizko zerbitzuak mantentzea eta defizit helburua lortzea dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea