Krisi Ekonomikoa -

Zorra

EBZk Espainiaren zorra erosiko du erreskatea eskatuz gero

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak iragarri du denbora askoan espero zen neurria, eta Gobernuak zehatz-mehatz aztertuko du programa. Burtsak baikor erantzun dio iragarpenari.

EBZk estatuen zorra erosiko duela iragarri du Mario Draghik

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) estatuen zorra erosiko du bigarren mailako merkatuan, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez.

Draghiren esanetan, Euroguneko bonuen erosketak "estatuen bonoen merkatuaren zailtasunak" konponduko ditu. Bonuen merkatuaren egoera horren erruduna "oinarririk gabe" euroaren biziraupena zalantzan jarri duten inbertitzaileek eragin dutela gaineratu du. Euroak ez duela "atzera bueltarik" esan die EBZren presidenteak "euroeszeptikoei eta euroaren kontra daudenei".

Draghik gaineratu du estatuen zorra erosteko gobernuek erreskate funtsetara jo beharko dutela lehenik. Draghik "Espainiako Gobernuaren esku" utzi du laguntza eskatzeko erabakia.

Europako Banku Zentralaren presidenteak zehaztu duenez, urte batetik hiru urtera arteko epemuga duten zorra erosiko dute, diru kopuruan ez da mugarik egongo eta erosketa horiek "erabat esterilizatuko" dituzte.

Guztiak ez zeuden ados

Politikari italiarrak jakinarazi du EBZren erabakia ez dutela aho batez hartu, eta "kontrako iritzi bat" zegoela mahaian. Ez du zehaztu nor izan den kontra agertu dena, baina Alemaniako Bundesbank bonuak erostearen kontra agertu izan da.

Ez da lehentasunezko hartzekoduna izango

Bestalde, Draghik esan du EBZk uko egingo diola bonoak erosi ostean lehentasunezko hartzekodun izateari, hartzekodun pribatuen aurrean.

Ekonomiak atzera egingo du

Aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, erakundeak aurreikusi du Euroguneko ekonomiak % 0,4ko atzeraldia izango duela 2012an, ekainean espero zutena (% 0,3) baino handiagoa.

Erreskatearen inguruan, ''berririk ez''

Erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoelaesan du Mariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera egin duen prentsaurrekoan. Draghik iragarpena egin eta berehala egin dute agerraldia bi agintariek, Moncloa jauregian egin duten bileraren ondoren.

Hitzordu horretan, Espainiako Gobernuak ''ahaleginak egiten'' jarraituko duela bermatu dioMariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari. Angela Merkelek, bestalde, errespetua agertu du Gobernuak bultzatutakoerreformen aurrean, eta erreforma horien erritmoarekin ''txundituta''dagoela esan du.

EBZren programa zehatz-mehatz aztertuko dute

Rajoyren Gobernuak zehatz-mehatz aztertuko du Draghik iragarritako programa, presidentearen eta Merkelen agerraldia bukatuta Moncloatik iragarri dutenez. Europar Batasunaren erreskate funtsera jotzeak zein baldintza eskatzen dituen jakin nahi dute Moncloan, eta hori Espainiarentzako eta euroarentzako “komenigarria” den ala ez. Hala iragarri dute Gobernuko iturriek.

Burtsak baikor erantzun dio iragarpenari

Europako Banku Zentralaren (EBZ) zorra erosiko duela iragartzeak garrantzia izan du burtsako emaitzetan, Espainiako burtsa % 4 igo baita eta 7.800 puntuko maila berreskuratu baitu (hala, apirileko mailatan jarraitzen du).

Europako Banku Zentralak (EBZ) estatuen zorra erosiko du bigarren mailako merkatuan, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez.Draghiren esanetan, Euroguneko bonuen erosketak "estatuen bonoen merkatuaren zailtasunak" konponduko ditu. Bonuen merkatuaren egoera horren erruduna "oinarririk gabe" euroaren biziraupena zalantzan jarri duten inbertitzaileek eragin dutela gaineratu du. Euroak ez duela "atzera bueltarik" esan die EBZren presidenteak "euroeszeptikoei eta euroaren kontra daudenei".Draghik gaineratu du estatuen zorra erosteko gobernuek erreskate funtsetara jo beharko dutela lehenik. Draghik "Espainiako Gobernuaren esku" utzi du laguntza eskatzeko erabakia.Europako Banku Zentralaren presidenteak zehaztu duenez, urte batetik hiru urtera arteko epemuga duten zorra erosiko dute, diru kopuruan ez da mugarik egongo eta erosketa horiek "erabat esterilizatuko" dituzte.Guztiak ez zeuden adosPolitikari italiarrak jakinarazi du EBZren erabakia ez dutela aho batez hartu, eta "kontrako iritzi bat" zegoela mahaian. Ez du zehaztu nor izan den kontra agertu dena, baina Alemaniako Bundesbank bonuak erostearen kontra agertu izan da.Ez da lehentasunezko hartzekoduna izangoBestalde, Draghik esan du EBZk uko egingo diola bonoak erosi ostean lehentasunezko hartzekodun izateari, hartzekodun pribatuen aurrean.Ekonomiak atzera egingo duAurreikuspen ekonomikoei dagokienez, erakundeak aurreikusi du Euroguneko ekonomiak % 0,4ko atzeraldia izango duela 2012an, ekainean espero zutena (% 0,3) baino handiagoa.Erreskatearen inguruan, ''berririk ez''Erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoelaesan du Mariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera egin duen prentsaurrekoan. Draghik iragarpena egin eta berehala egin dute agerraldia bi agintariek, Moncloa jauregian egin duten bileraren ondoren.Hitzordu horretan, Espainiako Gobernuak ''ahaleginak egiten'' jarraituko duela bermatu dioMariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari. Angela Merkelek, bestalde, errespetua agertu du Gobernuak bultzatutakoerreformen aurrean, eta erreforma horien erritmoarekin ''txundituta''dagoela esan du.EBZren programa zehatz-mehatz aztertuko duteRajoyren Gobernuak zehatz-mehatz aztertuko du Draghik iragarritako programa, presidentearen eta Merkelen agerraldia bukatuta Moncloatik iragarri dutenez. Europar Batasunaren erreskate funtsera jotzeak zein baldintza eskatzen dituen jakin nahi dute Moncloan, eta hori Espainiarentzako eta euroarentzako “komenigarria” den ala ez. Hala iragarri dute Gobernuko iturriek.Burtsak baikor erantzun dio iragarpenariEuropako Banku Zentralaren (EBZ) zorra erosiko duela iragartzeak garrantzia izan du burtsako emaitzetan, Espainiako burtsa % 4 igo baita eta 7.800 puntuko maila berreskuratu baitu (hala, apirileko mailatan jarraitzen du).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Europako herrialdei buruzko albisteak Espainia Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Europako Banku Zentrala