Ekonomia -

Funtzionarioen aparteko paga

Aparteko soldatari buruzko Gobernuaren proposamena errefusatu du PSNk

Roberto Jimenezen idazkari nagusiaren arabera, Nafarroako Gobernuak langile publikoen aparteko soldaten agenda aldatzen badu urtean “% 7,5 gutxiago” kobratuko dute.

Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. EFE
Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia.
Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSNk bere idazkariaren bitartez Nafarroako Gobernuak atzo egindako proposamena errefusatu du: Funtzionarioek jasotzen dituzten aparteko soldaten egutegia aldatzea. Roberto Jimenezen arabera, aldaketa hau egiten bada, langile publikoek "% 7,5 gutxiago" kobratuko dute.

"PSNk funtzionarioek eurei dagokiena kobratzearen alde egingo du", esan du Roberto Jimenezek, eta abenduko "ordainsaria euren soldataren parte" dela nabarmendu du. Halaber, UPNren Gobernuaren proposamenarekin ez dutela jasoko adierazi du 2013an ekainekoa urtarrilera pasatu arren.

Parlamentuan UPNk langile publikoei aurten tokatzen zaien ordainsaria jasotzearen aldeko ekimenak babestuko dituela esan du Jimenezek, eta Gobernu zentralak horren kontra egiten batu, "neurria oso erraza" da: "aurrekontuetan aldaketa bat egin, eta datorren urtean hiruek kobratzea".

Halaber, Jimenezen ustez, Yolanda Barcinaren kabineteak proposamen hau oposizioaren ekimenengatik aurkeztu du proposamena; "Gobernua nekatuta dago, bihozkadengatik bakarrik mugitzen da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea