Krisi Ekonomikoa -

Bigarren hiruhilekoa

Krisia depresio itxura hartzen ari dela ohartarazi du Jaurlaritzak

Apirila eta ekaina bitartean % 0,9 jaitsi da Barne Produktu Gordina. Bederatzi hilabete daramatza behera Euskadiko ekonomiak, eta ez dute emaitza ona aurreikusten urteko hirugarren hiruhilekorako.

Carlos Aguirre, Ekonomia sailburua. EFE
Carlos Aguirre, Ekonomia sailburua
Carlos Aguirre, Ekonomia sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako, Espainiako eta Euskadiko egoera ekonomikoa depresio itxura hartzen ari dela ohartarazi du asteazken honetan Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak. ''Teknikoki gero eta depresio itxura handiagoa du'', esan du.

Komunikabide aurrean agerraldia egin du Aguirrek Gasteizen, Euskadiko ekonomiak urteko bigarren hiruhilekoan izan duen garapenaren berri emateko.

Bederatzi hilabetez jarraian behera egin du EAEko ekonomiak. Iazko datuekin alderatuta, Euskadiko ekonomiak % 0,9 galdu du: Espainiakoak (% 1,3) baino gutxiago, baina eurogunekoak (% -0,5) baino gehiago.Hala ere, azken hiruhilekoetako datuekin alderatuta, Euskadiko joera Espainiakoaren antza ari da hartzen, industriaren bilakaera txarrak eraginda. Jaitsiera % 0,4koa izan da, sailburuak emandako datuen arabera.

Aguirreren esanetan, eurogunean industriak izan duen atzeraldiak areagotu du EAEko ekonomiaren bilakaera txarra.Ia arlo guztiak egin dute txarreraArloka, sektore bat ere ez dabil ondo. Nekazaritza da salbuespena, baina ekonomia sailburuak esan duenez, ia ez du eraginik. Industria behera etorri da ( % 2,5); eta eraikuntzak % 6 baino gehiago galdu du.

Kontsumoak eta enpleguak ere, behera

Jarduera ekonomikoak atzera egin du, kontsumoak ere behera egin duelako. Atzeraldiak enpleguari ere eragin dio, puntu erdi galdu baitu urtebetean. Arlo guztietan galdu dira lanpostuak, nekazaritzan izan ezik. Azpimarragarria izan da eraikuntzan galdutako lanpostu kopurua.

Kupoaren negoziazioaKupoaren negoziazioari dagokionez, Rajoyren Gobernuak finantza arloa eta zerga kontuak nahastu egiten dituela esan du Aguirrek. Sailburuaren hitzetan, Kontzertu Ekonomikoaren finantza arloa zergekin nahasten dute, eta Kupoa eta BEZaren diru-bilketa lotu egiten ditu. Horrek guztiak negoziazioa blokeatzen duela azaldu du Aguirrek, eta, Jaurlaritzak aldarrikapenetan ez duela amore emango berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea