Krisi Ekonomikoa -

2013rako

Gobernuak sektore elektrikoan 2.734 milioi murrizteko plana onartu du

Zerga nuklear berriak, kanon hidraulikoa, elektrizitatearen produkzioan % 6ko karga eta gasarentzako , ikatzarentzako eta olioarentzako zentimo berdeak ezarri ditu.

Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa. EFE
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak lege-aurreproiektu bat onartu du tafia dezitarekin amaitzeko eta 2013an 2.734 milioi euro garbi lotzeko. Besteak beste zerga nuklear berriak, kanon hidraulikoa, teknologia guztietako elektrizitatearen produkzioan % 6ko karga eta gasarentzako , ikatzarentzako eta olioarentzako zentimo berdeak ezarri ditu.

Neurri hauen ostean ekimen liberalizatzaileak iritsiko dira, tarifa erregulatzailea duten kontsumitzaile kopurua jaistea, azaldu du Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak, Ministro Kontseiluaren ostean.

Soriak esan duenez, 2013rako doitasun neurrien kopuru osoa 5.250 milioi eurokoa izango da, baina kopuru horretatik 450 milioi euro kendu behar direla nabarmendu du CO2a saltzeko salmenta eskubidetik datozen diru-sarrerak baitira. Halaber, finantza kostuko 2.066 milioi euro Altxorrak hartuko dituela azpimarratu du.

Tarifaren defizitak ez du 1.500 milioiko muga pasatuko

Gobernuak dagoeneko hartu ditu neurriak 2012an tarifaren defizitak legez 1.500 milioi euro ez pasatzeko, eta, orain 2013an sistema elektrikoa defizitarioa ez izateko neurriak hartzen ari da, azaldu du ministroak.

Nuklearren karga berriak bi atal ditu, 2.190 euro metaleko kilogramo bakoitzagatik zerga izango du, 2013an, 2014an eta 2015ean urtero 269 milioi sartzeko. Halaber, dagoeneko indarrean dauden hainbat formula ezarriko ditu hondakina gortzeko zergagatik.

Kanon hidraulikoaren kasuan, figura berriaren balio ekonomikoak jardueraren balio ekonomikoen % 22 kenduko die produktoreei. Honen bitartez 2013 eta 2015 urteen artean 301 milioi euro aurreztea aurreikusi dute.

Halaber, Gobernuak ‘zentimo berdeak’ sortu ditu gas naturalarentzat (804 milioi), ikatzaren sortze elektrikorentzat (268 milioi) eta fuel-olioarentzat (38 milioi euro).

Energia berriztagarria

Jarduerarako erregai fosila erabiltzen duten energia berriztagarriek ez dute hidrokarburoari dagokion produkzioaren zatiaren saria jasoko, eta biomasa murrizketa horretatik kanpo geratuko da, kontribuzio sozialagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea