Ekonomia -

2025eko AURREKONTUAK

Jaurlaritzak gaur aurkeztuko ditu datorren urteko aurrekontuak egiteko jarraibide ekonomikoak

Dokumentua Noël d'Anjou Ogasun eta Finantzako sailburuak aurkeztuko du, asteroko gobernu bileraren ondorengo agerraldian, 12:00etan. 

Noël dAnjou Olaizola Ogasun eta Finantza sailburua. EITB Media
Noël dAnjou Olaizola Ogasun eta Finantza sailburua. EITB Media
Noël dAnjou Olaizola Ogasun eta Finantza sailburua. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontuak egiteko jarraibide ekonomikoak aurkeztuko ditu gaur, Lehendakaritzan. 

Dokumentua Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak aurkeztuko du, asteroko gobernu bileraren ondorengo agerraldian, 12:00etan, Jaurlaritzak bidalitako deialdiak jasotzen duenez. 

Ildo ekonomikook hurrengo urteko aurrekontuak diseinatzeko erabili ohi dira. Normalean, ekainean aurkeztu ohi dituzte, baina Jaurlaritza osatu berri denez (bi aste daramatza jardunean) hilabete atzeratu da. Besteak beste, 2025eko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena eta enpleguaren eboluzioaren nondik norakoen berri emango du D'Anjouk. 

EAEko aurrekontuen proiektua urrian onartu ohi du Jaurlaritzak, hiru ogasunen diru bilketa eta Euskal Finantzen Kontseiluak adostutako banaketa mahai gainean duenean. 

Pradales lehendakariak aurreratu duenez, 2025erako kontuek diru kopuru "zertxobait handiagoa" jasotzea nahiko luke, "gizartearen beharrizanei erantzun ahal izateko". Dena dela, "zuhur" agertu da  ekonomiaren bilakaeraren aurrean. 

2024ko aurrekontuak, Pedro Azpiazu buru zuen Ekonomia eta Ogasun Sailak diseinatutako azkenak, 15.025 milioi eurokoak dira. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak Zerga politika