Krisi Ekonomikoa -

Greba, nazioartean

Sabino Cuadra Amaiurren diputatua, 'Financial Times'en azalean

Egunkari britainiarrak Mariano Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontrako protestak eraman ditu lehen orrira, eta diputatu abertzalea jarri du albistearen irudi gisa.

Sabino Cuadra Amaiurren diputatua, Financial Timesen. Argazkia: Ft.com
Sabino Cuadra Amaiurren diputatua, Financial Timesen.
Sabino Cuadra Amaiurren diputatua, Financial Timesen. Argazkia: Ft.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Hego Euskal Herrian izandako greba orokorraren hotsak nazioartera ere zabaldu dira. Financial Times-ek Mariano Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontrako protestak eraman ditu azalera, eta albistearen argazkian Sabino Cuadra Amaiurren diputatua ageri da, Espainiako Poliziaren kolpea jasotzen, Iruñean.

Egunkari britainiarrak erreportajea egin du murrizketen kontra egunotan egin diren protesten harira, eta tartean sartu du Hego Euskal Herrian atzo egindako greba orokorra.

Albistean jarritako irudian diputatu abertzalea ikus daiteke diputatu agiria erakutsiz, Espainiako polizia batek kolpatzen duen momentuan.

Argazki oinean honakoa irakur daiteke ingelesez: "Sabino Cuadra parlamentari espainiarra istiluetan euskal polizia batekin, atzo Iruñean".

Belgikan ere bai

Belgikako La Libre egunkarian ere protesten inguruko albistea argitaratu dute "Espainiak Europa kezkatzen jarraitzen du" lelopean, eta argazkian atzoko greba orokorreko manifestazioa ikus daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea