Itxi

Krisi Ekonomikoa

2013ko Aurrekontuak

Rajoyren Aurrekontuak 'okerrak' direla uste du Patxi Lopezek

Erredakzioa

Lehendakariaren esanetan, 2013ko Aurrekontuek "laxantea" eman nahi diote "indarrik gabe" dagoen ekonomia bati.

  • Patxi Lopez. EFE

    Patxi Lopez. EFE

Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren hautagaiaren ustez, Mariano Rajoyren Gobernuak onartutako Aurrekontu Orokorrak "oso okerrak" dira, "indarrik gabe" dagoen ekonomia bati "laxante" bat eman nahi diotelako.

Buruzagi sozialista Damaso Casado UGT Euskadiko idazkari nagusiarekin batzartu da Bilbon, eta ondoren prentsaurrekoa eskaini du. Bertan, Aurrekontuen aurka egin du, "hazkunde politikak" izan beharko lituzkeelako. "Politikak goitik behera aldatu behar dira", nabarmendu du.

Lopezen ustez, "ondo" dago "zorrotza" izatea, baina "hazkunde politikak" ez onartzea salatu du, egoera "gero eta txarragoa" baita.

Bestalde, Kataluniak independentzia erreferenduma "legezkoa izan edo ez" deituko duela eta, tankera horretako "hordagoek" "gatazkak eta zatiketa" baino ez dutela ekartzen esan du. Hori dela eta, "akordioak" lortzeko deia egin du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena