Krisi Ekonomikoa -
Gizarte Goi-Bilera
Gizarte Goi-bilerak greba orokor bat deitu dezake azarorako
Erakundea Estatuko segurtasun taldeek, hezkuntza, osasun eta gizarte alorretako eragileek eta etorkin, emakume eta auzo elkarteek osatzen dute.
Erredakzioa
150 elkarte (CCOO eta UGT sindikatuak barne) batzen dituen Gizarte Goi-bilera azarorako greba orokor bat deitzea aztertzen ari da, nahiz eta elkarte bakoitzeko zuzendaritza-organoak erabaki beharko duen proposamena onartu ala ez.
Prentsaurreko bateratu batean, hainbat gizarte-eragilek (Ignacio Fernández Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGTko idazkari nagusiak barne) erabakia astelehenean egindako Gizarte Goi-Bileraren hirugarren batzarrean hartu zutela azaldu dute.
Greba bateratua
“Epe bat zabaldu dugu greba orokor bat deitzearen egokitasuna aztertzeko”, aipatu du Mendezek, eta “Europako mugimendu sindikalistarekin bateratasun bat lortzea” garrantzizkoa dela nabarmendu du.
Espainiako sindikatuek “Europako hegoaldeko sindikatuekin” bat egin nahi dutela azaldu, eta portugaldarrekin jada kontaktuan jarri direla onartu dute.
“Oposiziorako aldarria”
Mobilizazioekin, aurrekontuei “aurre egiteko eskaria” egin nahi dute, horren ustez, “horiek aurrera egitea eragotzi behar delako”.
Gizarte Goi-Bilera Estatuko Segurtasun taldeek, hezkuntza, osasun eta gizarte alorretako eragileek, eta etorkin, emakume eta auzo elkarteek osatzen dute.