Krisi Ekonomikoa -

Helegitea

PSOEk eta Izquierda Pluralek helegitea jarriko diote lan-erreformari

PSOEko ordezkariak errekurtsoa presaz ikuskatzeko eskatu die epaileei, "Konstituzioaren baloreen eta Estatuaren eskubide sozialen aurka egiten duelako".

Auzitegi Konstituzionalean elkarretaratzea. Argazkia: Efe
Auzitegi Konstituzionalean elkarretaratzea
Auzitegi Konstituzionalean elkarretaratzea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk eta Izquierda Pluralek lan-erreformaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du ostiral honetan Auzitegi Konstituzionalean. Bi alderdien ustez, erreformaren bederatzi puntuk Konstituzioaren aurka egiten dute.

Errekurtsoa Soraya Rodriguez Kongresuko ordezkari sozialistak, Eduardo Madina Parlamentuko talde sozialistaren idazkari nagusiak eta Jose Luis Centella eta Joan Coscubiela IU eta ICVko parlamentariek aurkeztu dute.

PSOEk eta Izquierda Pluralek PPk martxan jarritako lan erreformak “azken hamarkadetan eraikitako lan harremanen eredu demokratikoa” kolokan jarri duela uste dute.

“Konstituzioaren kontra doa zuzenean”

Auzitegiak errekurtsoa onartuko duela uste du Soraya Rodríguez ordezkariak, “Konstituzioaren aurka egiten baitu”.

Rodriguezek errekurtsoa presaz ikuskatzeko eskatu die epaileei, “Konstituzioaren baloreen eta Estatuaren eskubide sozialen aurka egiten duelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea